Prokurazioen egiteko prozeduraren sinplifikatzea

Testuinguru sanitarioa dela eta, gobernamenduak eta parlamentuak erabaki dute prokurazioen egiteko desmartxa sinplifikatzea heldu den ekainaren 28 iraganen den herriko hauteskundeen bigarren itzuliari begira.

👉 Pertsona batek bi prokurazio hartzen ahalko ditu (eta ez bakar bat usaian bezala).

👉 Osasun edo mugikortasun arazoak dituztenentzat, galdegiten ahal duzue jendarmeak etortzea zuen etxera prokurazio hartzeko.

👉 Martxoaren 22an iragan behar zen bigarren itzuliarentzat egin ziren prokurazioek balio dute.

👉 Prokurazio formularioa aitzinetik betetzen ahal duzue webgune huntan https://www.service-public.fr/particuliers/vosdroits/R12675

Uztaritzeko jendarmeriak gai da prokurazioen hartzea edo Uztaritzetik kanpo direnentzat edozoin jendarmeriara joaiten ahal zirezte. Beste herri batean direnentzat kontsulatura edo anbasadara joan behar da.

Be the first to comment

Leave a Reply