Igande huntan, bozka dezagun UZTARITZE BAI !

Hiru hilabete baino gehiagoko moztura baten ondotik, bi egunen buruan bukatu dira hauteskundeak. Artikulu hau gure azken komunikazioa izanen da webgunean, sare sozialetan eta komunikabide guzietan, legeak finkatzen duen bezala.

Hitzordua dugu igandean herriko bozen bigarren itzuliarentzat.

Kanpaina berezi hau ereman dugu segur izanez gure programa dela gure herriak behar duena, trantsizio ekologia oinarri harturik arlo desberdinetan. Azken sei urteetan ainitz ikasirik, UZTARITZE BAI taldea, erdizka berriturik, motibatua da eta guztiz engaiatua Uztariztarren aldeko egitasmoa aitzina eramaiteko.

Bigarren itzuliari begira behartuak izan gira egokitzea eta komunikazio bide berriak baliatzea herritarrekin dugun lotura mantentzeko eta harremanak biderkatzeko.

Lehen itzulian ukan dugun emaitza biziki ona oinarritzat harturik, mobilizaturik segitu dugu bigarren itzulirako. Bigarren itzuliko kanpaina serioski egin dugu. Igandean, behar dugu elgarrekin baieztatu trantsizio ekologikoaren aldeko engaiamendua, auzo erdigune dinamikoagoen alde baita sozial eta hezkuntza arloko politika ausarten alde. Gure herriko elkarteen aldeko engaiamendua.

Igande huntan, bozka dezagun UZTARITZE BAI, bozka dezagun Bruno CARRERE !

Be the first to comment

Leave a Reply