Milesker ! Merci !

Joan den igandean iragan da herriko hauteskundeen bigarren itzulia.

1399 bozekin, UZTARITZE BAI taldeak irabazten ditu hauteskunde horiek eta beraz bigarren mandatu bat hasten du. Eskertzen ditugu bihotzetik konfiantsa egin diguten Uztariztar guziak.

Ereman dugun kanpaina bezala, UZTARITZE BAI taldea prest da lana segitzeko jendeen errespetuan eta denen zerbitzuko.

Hauteskunde honen bidez, COVID pandemiak trabatu duena, Uztariztarrekin  biltzeko aukera paregabea izan da herritarren galdeak entzuteko eta gure proposamenak aurkezteko. Berriro eskertzen ditugu bozkazale guziak. Biztanle guziek jakin dezatela gurekin kondatzen ahal dutela ondoko 6 urteentzat.

Be the first to comment

Leave a Reply