Uztaritze Bai engaiatzen da: klima, AHT, etxebizitza, euskara…

Bere printzipio eta engaiamenduei leial, Uztaritze Bai zerrendak Bizi!, Herrian Bizi, CADE eta Euskal Konfederazioa elkarteek proposatutako itunak izenpetu ditu. Erabaki horiek berresten dute zerrendaren borondatea ekiteko, modu eraginkorran, klima larrialdiari, etxebizitzaren gaiari eta euskararen egoerari.

Uztaritze Bai zerrendak oinarri komun bat du, zerrendakide guztiek partekatzen dituzten balioak sendotzeko. Oinarri hori gidari da Uztariztarrei proposatzen zaien proiektua lantzeko, baita erabakiak hartzeko ere, bai herri mailan bai Euskal Herri osoaren mailan. Zerrendarekin bat egiteko, Uztaritze Baiko kide guztiek ondoko 5 printzipioak onartu dituzte, elkarren artean lehentasun ordenarik ezarri gabe:

  • AHT linea berri baten aurka agertzea, eta jadanik existitzen diren lineen modernizazioaren alde egitea.
  • Euskal Hirigune Elkargoko 158 herrien mailan instituzioaren bilakaera baten alde engaiatzea.
  • Bake prozesua bururaino eramateko ekimenak sostengatzea.
  • Euskararen bizitasuna eta iraunkortasuna sustatzeko lan egitea.
  • Klima erronkei aurre egiteko neurriak hartzea.

Printzipioez harago, engaiamendu konkretuak

Azken asteetan, hauteskunde kanpainaren kari, hainbat arlotan erreferentzia diren elkarteek Uztaritze Bai interpelatu dute, itunak izenpetuz engaiatzeko.

Eskari horiek Uztaritze Bairen sortze-printzipioekin bat datoz. Proposatutako itunak, gainera, zerrendak landu duen proiektuarekin koherenteak dira. Hautagaien taldeak dokumentu bakoitza arduraz aztertu du, hau da, hartzen den engaiamenduaren kontzientzia osoz.

Horren ondorioz, Uztaritze Baik behean aurkezten diren itun guztiak izenpetzea erabaki du. Hori zerrendaren determinazioaren froga da, klima, etxebizitza, euskara edo AHT bezalako gaietan ekintza zehatzak eramateko.

Bizi! – 2026ko Ituna klima eta Ipar Euskal Herriko biztanleentzat
https://pacte2026.bizimugi.eu

Itun honen bidez, Bizi! elkarteak neurri multzo bat proposatzen du, datorren agintaldian erronka ekologiko eta sozialei egoki erantzuteko.

Ituna izenpetuz, Uztaritze Baik neurri horiek ezartzeko engaiamendua hartzen du, eta baita herriaren eskumenetik kanpo dauden neurriak sustatzekoa ere.

CADE – Ipar Euskal Herriko eta Hego Landetako Ingurumena Defendatzeko Elkarteen Kolektiboa

CADEk hauteskunde zerrendak AHT proiektuaren inguruan kokatzera gonbidatzen ditu. Uztaritze Bairen izenean, Piero Rougetek sinatu du existitzen diren lineen modernizazioaren alde.

https://www.cade-environnement.org/wp-content/uploads/2026/03/reponses-des-candidats2026-CADE-1.pdf

Forêt Bien Commun – E-CHO proiektua

Forêt Bien Commun elkartearen deiari erantzunez, UDEk ere zabaldua, Uztaritze Baik E-CHO proiektuaren aurka kokatzea erabaki du, gure oihanen babesa lehenetsiz.

Euskal Konfederazioa – Euskararen Barometroa

Euskal Konfederazioak proposatutako galdetegiari erantzunez, Uztaritze Baik euskararen aldeko bere engaiamendua berretsi du, barometroak proposatzen dituen 20 neurri zehatzei buruzko bere proiektua zehaztuz.

BATERA

Piero Rouget buru duen Uztaritze Bai zerrendak Batera herritar plataformaren galdeari erantzun dio, eta Euskal Hirigune Elkargoaren bilakaera instituzional baten alde agertu da, Ipar Euskal Herrian jarduteko gaitasun handiagoa lortzeko.

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude