MEDIATEKA BERRIA KULTURA BIZI BATENTZAT



Proiektuaren definizioa

Mediatekaren arrakastaren eta erabilpen gorakadaren aitzinean ( % 75etik gorako emendioa 5 urtez) eta elkarteen beharrak kontuan hartuz, mediateka berri baten inguruko kultur gune baten proiektua definitua izan da.
Ikerketa horiek sail hortan ardura duten elkargoekin eraman dira (Estatua, Eskualdea, Departamendua, EHE), eta partaide horiek eskatzen dituzten estandarrak betez gauzatu dira.


Uztariztar guzien zerbitzuko proiektu anbiziotsua

 915 m2-ko kultur ekipamendu horren eraikuntza 2025ean abiatu zen, 2027 urte hastapenean  bukatzeko. Kanpoaldera irekia, kasik osoki berinazko gainazal batekin, mediateka berriaren egitura kulturari eskainitako topaleku bat izateko pentsatua da, denentzat ikusgarri eta eskuragarria. Tresna horri esker, 21.000 obra baino gehiago eskuratzen ahal izanen dira (horietarik 2.500 euskaraz), baita 500 mahai-joko baino gehiago eta bideo-jokoak praktikatzeko gune bat ere. Gure nahia dokumentu maileguen urririkakotasuna atxikitzea da ere, kultur eskaintza hori uztariztar guzientzat eskuragarri izan dadin.

Egitura horrek, gainera, kultur gela bat izanen du, 120 jarlekurekin, hitzaldi, erakusketa, ikuskizun edo proiekzioentzat. Elkarteen beharrei erantzutea ahalbidetuko du.
 


Kostu kontrolatuak eta eskaintza anitza

Azterketak eta eraikuntzaDiru- laguntzakEkipamenduakDiru-laguntzak (eskatuak)
Azterketak eta zerbitzu ezberdinak628.000 €2.500.000 €Barneko altzariak476.000 €367.000 €
Eraikuntza2.900.000 €Bildumak eta ekipamendu numerikoak249.000 €



Proiektu horrek, beraz, dirulaguntza tasa handia ukanen du,  % 70 baino gehiagoko laguntza publikoekin.
Eraikinaren energia kontsumoak zainduak izanen dira geotermiari esker, tokiko energia berriztagarri eta deskarbonatuaren ekoiztea ahalbidetuko duena.

Gaur egungo mediatekako taldeak segurtatuko du publikoaren harrera, erabiltzaile ezberdinek dokumentuak eta ekipamendu digitalak eskuratzea, agente berri baten kontratatzeak indarturik (5 urtez diruz lagunduriko lan-postu berria).

Lankide boluntarioen sare baten inplikazioak, gaitasunen partekatzea eta lotura sozial eta kulturalen bultzatzea ahalbidetuko du.

Parada berriak
Herriaren bihotzean kokatua, herrigunearen eta Hiribehere auzoaren juntan eta ekipamendu anitzen inguruan, hedadura handiko proiektu horrek zentraltasun hori indartu behar du. Beraz, ikuspegi berriak eskaini behar dizkigu, bai espazio publikoei dagokienez, bai herriaren distirari dagokionez. EHErekin elkarlanean, ekipamendu berri horrek kultur polo baten erakusleiho izateko anbizioa du elkarte anitzen inguruan antolatua (EKE, Herri Soinu, Bilketa, IDB, Bertsularien lagunak, Ikas,…).

Azkenik, gaur egun mediatekak Lapurdin okupatzen dituen gelek (230 m² baino gehiagoko azalera libratua), zerbitzuen zentralizatzea segitzeko parada eskaintzen digute, aisialdi zentroaren harrera horrarat ekarriz, Uztariztarrei ematen zaien zerbitzuaren kalitate hobearen alde.

Une image contenant carte

Le contenu généré par l’IA peut être incorrect.

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude