Gure ibilbidea

Uztaritzen errotutako dinamika kolektiboa

Uztaritze Bai 2014ko herri hauteskundeen bezperan sortu zen, helburu argi batekin: herriko bizitzan errotua den zerrenda irekia eta kolektiboa eraikitzea.
Ibilbide horrek uztariztarren konfiantza lortu zuen 2014an eta 2020an.

Hauteskunde ziklo berri honetan, Bruno Carrèrek lekukoa pasatzea erabaki du, talde berritu bati ardura emanez, orrialde berri bat idazteko.

Talde berritua, izpiritu bera

Zerrendaburu izendatua, Piero Rougetek —bi kargualditan herriko kontseilaria— talde engaiatua bildu du bere inguruan.
Aukeratutako taldea esperientziaren eta gaztetasunaren arteko uztarketa da, gaitasun anitzekin, auzo guziak ordezkatzen dituena eta elkarte-bizitzarekiko atxikimendu sendoarekin.

Entzutean eta parte-hartzean oinarritutako lan-moldea

Lehen hilabeteetan, talde-lana izan da ardatza: agintaldiaren balantzea partekatzea, kide berrien formakuntza eta elkarrizketa etengabea.
Bide berean, elkarteekin, tokiko eragileekin eta herritarrekin topaketak antolatu ditugu, ekarpenak eta itxaropenak biltzeko.

Etorkizunerako ikuspegi argia

Elkarlan horretatik sortu da gure ikuspegia: egingarria eta anbiziotsua, 8.000 biztanletik gorako herri batentzat, hiru lehentasun nagusiren inguruan:

  • bizitzeko eta lan egiteko herri dinamikoa,
  • klima-aldaketari eta euskararen erronkei aurre eginen dien ekintza publikoa,
  • uztariztarren arteko loturak sendotzen dituen herria.

Zuekin batera eraikia

Gure proiektuaren oinarria argia da: herritarrekin batera erabakitzea, parte-hartze tresnak indartuz.
Ikuspegi horren aplikazio zehatza gure programan aurkituko duzue.